Nor naiz

Gabi de la Maza   (txantxangorria), Euskal Girotze Barnetegi bateko irakaslea. Duela hamar urtetik nire lanerako ekoizten ditut mota honetako karaokeak, ikasleekin egiten ditugun egonaldietan erabiltzeko. 2008an ikasle talde batek Youtubera igotzeko eskatu zidan, horrela nire lehenengo kanala sortu nuen. Gaur egun bi kanal ditut eta bien artean 1700 abesti karaokeatutak topa ditzakezue.

 

 

29 thoughts on “Nor naiz

  1. Nekane(e)k dio:

    deskargatu ahal ditzaket ?

    1. txatxangorri(e)k dio:

      Bai, blogean lotura bat dago “atuber-catcher” programa jeisteko. Horrekin jaitsi ditzakezu. Ondo izan, Ga2

      1. markel(e)k dio:

        http://www.pegoo.com ere h¡ahl dira jeitxi

  2. camarerico(e)k dio:

    Gabi, zu hoberena zara hau egiten!

  3. Nerea(e)k dio:

    kaixo Txatxangorri!!!
    Nerea naiz, Ene Kantak-ekoa. Eskerrik asko sortutako karaokearengatik eh? gauza bat bakarrik: Goazen sutondora di-da esaten dugu letran, eta ez Bira. Hori zuzendu nahi baduzue, eskertuko genizueke, jeje…
    Ongi izan eta segi horrela!

    1. txatxangorri(e)k dio:

      Mila esker eta barkatu. Entzunez atera nuen letra eta zoratu nintzen horretan, egia esanez ez nuen aditzen zer zioen. Saiatuko naiz zuzentzen berehala.

      Ga2

  4. Gillermo(e)k dio:

    Aupa Gabi,
    Mila esker eta goresmenak gune honetan egindako lanagatik.
    Gaur behako bat eman diot Bake-mina kantuari (Pantxoa eta Peio) eta hutsño bat nabaritu dut.
    “… Herri umek bake-mina ren ordez” “… Herri hunek bake mina” da.
    Normala da bestalde, honelako lan sendoetan, honelako oker diminuturen bat iragaztea.
    Ongi izan.
    Gillermo

    1. txatxangorri(e)k dio:

      Horrela da, euskalkiak direla, ahozkotasunaren aldaerak, eta abarrekoak zailtasun bat da transkripzioak egiterakoan. Letrak internetean lortzen ditudanean akats asko dituzte, eta zuzendu arren baten bat pasatzea ez da zaila. Kasu honetan hutsa zentzu osoa aldatzen dio esaldiari. Eskerrik asko Gillermo.

      Ga2

  5. Beñar(e)k dio:

    Eskerrik asko igandeko 36. kilometroko bideoarengatik, kilometro horren Antzuolako arduradunen partez.

    Ondo bizi, hori ere gure esku dago-eta!

  6. xabier(e)k dio:

    Aupa Gabi,

    Arrasaten egon ginen Ekainean. Email bat bidaltzea nahi dut. Nola kontaktatu dezakegu?

    Eskerrikasko,

    Xabier

    1. txatxangorri(e)k dio:

      nire e-maila: gabi@txantxangorria.eu

  7. Urugoy(e)k dio:

    Kaixo. Primera legoke bideen azpian abestien egileen izena jartzea, bai musika bai letrarena. Eta melodia beste abesti batetik hartzen denean, hori zein den adierazi. Mila esker oparitzen dizkiguzun bideo ederrengatik.

  8. intxaurtsu(e)k dio:

    Kaixo Gabi.

    Lehenik, mila esker irakasleoi eskaintzen diguzun baliabide iturri emankor honengatik, gure ikasleen ikaskuntza prozesuan oso lagungarria baita.

    Azkenik, eskaeratxo bat. Nire kasuan Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan nagoela, izugarri eskertuko nituzke umetxoentzako karaokeak letra larriz. Karaokeek irakur idazketa prozesuan oso lagungarriak dira baina, metodo globala erabiltzen dugunez letra larriz besterik ez dute irakurtzen.

    Eskerrik asko bihotzez

    1. txatxangorri(e)k dio:

      Ados, hemendik aurrera egingo ditudan haur kantak, saiatuko naiz horrela egiten.

  9. Miguel Garrido(e)k dio:

    Kaixo Txatxangorria,

    Lehenik, eskertu nahi nuke zure lana, ikaragarria baita. Oso garrantzitsua izan zara eta zara nire euskara ikasteko ibilbidea. Beraz, bihotzez eskerrik asko.

    Horretaz gain, asko gustatzen zaizkit Ken Zazpiren “Irailaren 14a” eta “Trenaren Zait” eta ezingo nuke ordaindu zure lana bideo hoiek egingo bazenitu

    Kantabriatik besarkada bat

  10. Kike Portuzaharra(e)k dio:

    Aupa, Gabi.

    Ikaragarria egin duzun lana!
    Zeuri eskerrak festa itzelak egin ahal dira betirik horren kantari dugun gure Herrian.
    Itsaso bete esker!

  11. AITOR(e)k dio:

    Benito otsoaren kantuan (Xabier Lete), “gosez erdi hil” esaten duela uste dut.
    Hala agertzen da bertsio batzuetan.

    Eskerrik asko egindako lan ederrarengatik!

  12. Lander(e)k dio:

    Aupa Gabi!!
    Lenbizi zorionak eginiko lan handiagatik. Nik ere karaoke bat egin nahi diet nire ikasleei eta ez dut lortu karaokeak egiteko programa jaistea. Nola egin dezaket? Eskertuko nizuke lagunduko bazenit.
    Eskerrik asko ta ondo segi!!

  13. MARISA ARRUABARRENA ELIZALDE(e)k dio:

    Kaixo Gabi!
    Donostiako Usandizaga-Peñafloridako institutuko euskara irakaslea naiz (Marisa Arruabarrena) eta gure ikasle batek EUSKOMORFOSIA abestiari azpitituloak jarri dizkio eta pentsatu dut agian interesatuko zaizula.
    Hemen bidaltzen dizut helbidea ea zer iruditzen zaizun:
    https://www.youtube.com/watch?v=6IJhDNF-G9U&feature=youtu.be

    1. txatxangorri(e)k dio:

      Aupa Marisa, zoragarria iruditu zait. Lan bikaina. Eman nire zorionak ekipo osoari.

      Jarritako letren gainean nireak jar ditzaket silabak sinkronizatuak baimena ematen baldin badidazue.

      Zuen erantzunaren zai, besarkada potoloa. Ga2

  14. Ozkar Galán(e)k dio:

    Kaixo, Gabi
    Antzezlan bat idatzi behar dut GSS16 dela eta, eta Imanol Larzabal jarri nahi dut protagonista moduan. Bere bizia eta iritsiari buruz idatzi nahi dut. Badira jada, hamar urte baino gehiago Madrilen bizi naizela, eta, zail zamar gertatzen hari zait bere musika lortzea. Youtuberen bidez berrentzuten hari naiz, baina ez da oso erosoa lan egiteko. MP3 lortzeko modurik badago?
    Milesker.
    Ozkar Galán

  15. Alba(e)k dio:

    Aupa Gabi!
    Miyesker karaoke hauengatik. Madrilen nabil ikasten eta euskera maila galtzearen beldur musika bila hasi nintzen youtubeko munduan zure kanalarekin topatu arte. Lagungarri egin zait hizkuntzarekiko ohitura ez galtzeko baita etxetik gertuago sentitzeko eta entzungabe nituen abestieri aukera bat emateko.
    Lan bikaina egiten duzuna!

    1. txatxangorri(e)k dio:

      Eskerrik asko Alba. Nire kanalekin hori dut helburu nagusi bat honekin hasi nintzenetik.
      Izan ongi, Ga2

  16. maider del Olmo Zubeldia(e)k dio:

    kaixo Gabi,

    euskaltegian karaoke bat egin nahi dugu eta hemendik jaitsiko ditugu abestiak.
    Nolanahi ere, umore ukitu batekin bestelako abesti batzuk ere sartu nahi ditugu, euskaratuta; hala nola, Pimpinela, Alaska, Nino Bravo eta gisakoak; izan ere, ikasleek doinuak ezagutzen dituztenez bada polita litzatekeelako abesti hauek euskaraz abestea.
    Zuk, Gabi, badakizu ea karaokerako horrelako itzulpenak eginda dauden?
    Mila esker eta besarkada bat

  17. Agurtzane Zubieta almandoz(e)k dio:

    Aupa gabi, zurekin arremanetan jartzeko behar haundia dakat ea kontaktuan ipintzen al zaren nirekin email bidez mesedez. Eskerrik asko

    1. txatxangorri(e)k dio:

      Arrastion Agurtzane, hemen duzu ene emaila: gabi@txantxangorria.eus

  18. jesus arzallus(e)k dio:

    kaxo gabi.eskaera bitxi samarra dakarkizut agian geitxo eskatzea izango dan arren.
    video bat bidaliko nizuke eta hitzak zure erara prestatzeko.nik ezin baidet lortu.
    lagun artean abesteko nai nituzke.
    ulertuko det ez egitea ere lasaitasun osoz
    mila esker

    1. txatxangorri(e)k dio:

      Letra eta bideoa bidali eta saiatuko naiz.

      Gabi

    2. txatxangorri(e)k dio:

      Letra eta bideo bidali eta saiatuko naiz.

      Gabi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*